Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen

SPRI Comunica. Egunean egunekoa
Suspertze ekonomikoa
SPRI

SPRI
BDIH-KONEXIO PROGRAMA
Enpresentzako laguntzak, errazago eskura ditzaten industria adimendunak dakartzan erronkei aurre egiteko behar diren gaitasun zientifiko eta teknologikoak
Eusko Jaurlaritzak sarbidea erraztu die enpresei teknologia digitalak probatzeko azpiegituretara.
 
SPRI
NAZIOARTEKO LIZITAZIO PUBLIKOAK
SPRI Taldeak bidea errazten die enpresei organismo multilateralek finantzatutako lizitazio publikoetan parte har dezaten
Hemendik aurrera, euskal enpresek posible izango dute beren parte-hartzea handitzea organismo multilateralek finantzatutako lizitazio publikoetan, gaikuntza-programa pilotu bati esker.
 
SPRI
RENOVE INDUSTRIA 4.0
Eusko Jaurlaritzak 5 milioi eurora igo ditu enpresetan makineria aurreratua ezartzeko laguntzak
Laguntzak emango dira makineria eta ekipamendu aurreratua erosteko eta industria iraultza berriaren barruan kokatutako proiektuak garatzeko.
 
SPRI
GAUZATU INDUSTRIA
Gauzatu Industria Programa: 28 milioi euro enplegua sortuko duten ETE teknologiko eta berritzaileak garatzeko
Eusko Jaurlaritzaren asmoa da 100 milioi euroko inbertsioa eragitea 500 lanpostu sortzeko. Irailaren 25ean bukatzen da eskaerak aurkezteko epea.
 
SPRI
BIDERATU ETA INDARTU PROGRAMAK
Krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta berrindartzeko programak
2,6 milioi euroko programak dira, eta helburutzat dute krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzea eta berrindartzea, baldin eta inbertsio produktiboa egiten badute bultzada bat emateko Ibaizabal Itsasadarraren Ibar Ezkerrari, Oiartzualdeari eta EAEko urteko batez bestekoaren %20tik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuei.
 
SPRI
SUSPERTZE EKONOMIKOA. NAZIOARTEKOTZEA
2 milioi euro konpainien presentzia indartzeko atzerrian
Euskal enpresek eskuratu ditzakete SPRI Taldeak Nazioartekotze Euskal Agentziaren bitartez abiarazten dituen laguntzak.
 
SPRI
NAZIOARTEKOTZEA
Laguntzak lankidetzan eginiko nazioartekotze-proiektuei
Nazioartekotze Euskal Agentziaren Elkartu programak orobat finantzatzen ditu proiektua COVID-19ak sortutako egoerara egokitzeko gastuak.
 
SPRI
NAZIOARTEKOTZEA
ETEentzako laguntzak, nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuetan parte har dezaten
Pilotu programaren bidez laguntzak ematen dira euskal ETEek nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuetan parte har dezaten.
 
SPRI
SUSPERTZE EKONOMIKOA. BERRIKUNTZA
3 milioi euro laguntzatan enpresako berrikuntza bultzatzeko
Innobideak Programak bere baitan hartzen ditu bere ohiko hiru ildoak -Lehabide, Pertsonak eta Kudeabide- eta antolakundeen jarraitutasuna definitzen laguntzeko talka-planak.
 
SPRI
MIKROENPRESA DIGITALA PRESTAKUNTZA
Zure estrategia komertziala indartzen laguntzeko 2 orduko webinar-ek taktikak, tresnak eta jardunbide egokiak aurkezten dizkizute, zure bezeroek aurkitu zaitzaten
SPRI Taldearen Mikroenpresa Digitala ikastaroak doakoak dira eta webinar formatuan eskaintzen dira Zoom plataformarekin eta edukiera mugatuarekin, aukera izan dezazun zure zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko.
 
SPRI
INPLANTALARIAK ZERBITZUA
Telelana, geokokapena, salmenta-kanal berriak, prozesu eraginkorragoak, online posizionamendu hobea, segurtasuna bitarteko digitalak erabiltzean… Zer behar du zure enpresak?
Inplantalari teknikari batek esango dizu zein tresna teknologiko behar dituen zure negozioak eta nola ezarri tresna horiek. Doako aholkularitza zerbitzu bat da, behar dituzun konponbideak berehala ezarriko dizkizuna, esklusiboa eta enpresaren egoera eta xedeari egokitua. Kontaiguzu zure erronka eta atera etekina teknologiei inplantalari teknikari baten laguntzaz. Eskatu ezazu gaur bertan!
 
SPRI
KUDEAKETA AURRERATUA
Orain online dituzu talentua bilatzeko eta pertsonen kudeaketa eta zure enpresaren ekonomia hobetzeko doako saioak
Prestakuntza Innobideak-ek ikastaro birtualen bigarren zikloa abiarazi du, industri arloko eta industriarekin lotura duten zerbitzuetako enpresei emaitzak hobetzen laguntzeko. Eman izena orain!
 

Hemen da industria
berria

youtube linkedin twitter rss

© SPRI Urkijo zumarkalea, 36 - 4ª sol. Bizkaia plaza eraikina. 48011 Bilbao. Tel.: 900 929 393 [email protected]
Suskribapenaren baieztapena | Aldatu nire harpidetza | Eman izena eta jaso gure jakinarazpenak | Lege Oharra
Beste batzuekin partekatu nahi badituzu zure albisteak eta gure jarduera-eremuekin:
Basque Industry 4.0 | Nazioartekotzea | Ekintzailetza | Teknologia | Berrikuntza | Invest in the Basque Country
lotutako ekitaldiak, bidali posta elektroniko bat helbide honetara [email protected]