| 2024ko maiatzak 31 | 09:00etatik 14:00etara | TECNALIA Research & Innovation, Derio BDIH zibersegurtasuneko laborategiak; ezagutzen al dituzu? Saioa beren produktuak (gailu txertatuak, kontrol-sistemak, software aplikazioak, plataforma digitalak) garatzen dituzten enpresei eta beren produktu eta/edo zerbitzuetan elementu digitalak gehitzen dituzten enpresei zuzenduta dago, hori guztia modu seguruan nola egin dezaketen jakin dezaten. Adimen artifizialeko eta zibersegurtasuneko laborategia Produktuaren zibersegurtasuna ebaluatzeko laborategia Kriptografia/blockchaineko laborategiak, mugikortasun arloko zibersegurtasuna, smart grid arloko zibersegurtasuna eta cyber-range 4.0 industria seguruaren laborategia Sareen zibersegurtasuneko eta monitorizazioko laborategiak eta datu-espazioen elkarreragingarritasuna eta segurtasuna Zibersegurtasun industrialeko laborategiak (energia eta mugikortasuna) | Trebatu zerbitzu horiekin; hartu parte! |
| 2024ko maiatzak 29 | 17:00etatik 19:00etara | Merkataritza Ganbera, Donostia 1. saioa B-WOMENIN Global: Emakumezkoen lidergoa B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024 programaren lehen saioa emakumeen lidergoaren bidezko ahalduntzean eta erabaki estrategikoetan zentratzen da. Adibide errealen bidez, parte-hartzaileek lidergo eraginkorreko teknikak aplikatzen ikasiko dute, hazkunde profesionala sustatzeaz gain, beren erakundeen errendimenduan eta ikuspegi orokorrean eragin positiboa izan dezaten. | Indartu zure trebetasunak. Hartu parte! |
| DeskarbonizazioIndustrialerako programa - Ingurumeneko jasangarritasuna Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak emango ditugu zure enpresan energia-eraginkortasuna hobetzeko aktibo finkoak erosteko 1,5 M € arte zure enpresaren karbono-aztarna eta isurpenak gutxi ditzazun. Zenbateko hori honako hauetara bideratuko da: Prozesu industrialak optimizatzeko kontsumo baxukoak eta eraginkorragoak diren makinak, ekipoak eta instalazioak erostea. Erregai fosilen kontsumoa ordezkatzea edo gutxitzea jatorri berriztagarria duen hidrogenoa edo biomasatik eratorritako erregaiak erabilita. Energia-kontsumoko kontrol eta aurrezkiko sistema digitalak erosten. Prozesu termikoak elektrifikatzea (bero-ponpa eta beste batzuk). Hondar-beroa berreskuratzeko sistematan inbertitzea. Lantegi industrialeko klimatizazio-edo beroketa-sistemak hobetzea, eraginkorragoak izan daitezen. Berria! Oraindik existitzen ez diren establezimendu edo prozesu-lerro berrietan inbertsioak egitea. Berria! Berotegi-efektuko gasen isurpenak murriztea, honakoetan laguntzen duten proiektuen bidez: Lehengai edo bigarren mailako materia jasangarri berriak erabiltzea, hondakin industrialak kudeatzea edo balioa ematea eta gas fluordunak ordezkatzea. Berria! | Egin aurre zure produkzio-prozesuak deskarbonizatzeko inbertsioei laguntzekin! |
| Lortu programa - Ibilgetuan inbertitzea Zehaztasunez jardun zure birfinantzaketako proiekuan. Eskatu orain laguntza! Enpresa bakoitzeko 30.000 € arteko dirulaguntza, itzuli beharrik gabekoa, honako hauek lortzeko finantza-osasuna hobetzen lagunduko dizun proiektua aurrera eramateko: Aditu independente bat kontratatzea hasierako diagnostikoa egin dezan eta epe laburrerako, ertainerako eta luzerako ekintza-plana presta dezan. Enpresa bideragarria izan dadin behar diren zereginak eta lotutako baliabideak hobetzea. Finantza arloko zorrak berriro negoziatzeko prozesuan laguntza ematea, finantza-egonkortasuna eta enpresaren bideragarritasuna lortzeko. Diagnostikoa egiten, eta ekintza-plana definitzen eta hura gauzatzen lagunduko duen aditua kontratatzeko gastuen zati bat estaltzea. | Zuen enpresak zorra berriro finantzatu behar al du? Kontsulta iezaguzu! |
| Industria Digitala laguntza-programa Urtean 23.000 €-ra arte, zure enpresak behar dituen EIKTak diagnostikatu eta ezarri ahal izateko Euskadiko enpresa guztientzako laguntza irekiak, produktuetan, prozesuetan eta zerbitzuetan EIKTen diagnostikorako edo ezarpenerako proiektuak txertatzeko. Proiektu horiek barne hartu dezakete Big Data, errealitate birtuala, Biki Digitalak, smart factory, eraginkortasun energetikoa kudeatzeko tresnak, merkataritza elektronikoa, biltegia kudeatzeko sistemak, enpresa kudeatzeko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa edo datuak epe luzean gordetzeko zerbitzuak. | Aurkeztu zure proiektuak eta lortu zure enpresa digitalizatzeko laguntzak. Lagunduko dizugu! |
|
Hemen da euskal enpresa | | SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus |
Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu. Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako |
|