| Martxoak 20 | 10:00etatik 12:00etara | online - Egun horretan soilik - Online bileretan salmentak ixten dituzten galdera boteretsuak Urrutiko bilerek saltzeko modua aldatu dute. Zer galdetu eta nola galdetu erabakigarria da salmenta gehiago itxi eta erantzun iheskorrak saihesteko: «Pentsatu behar dut», etab. Jardunaldi praktiko honetan, onlineko salmenta-solasaldiak egituratzen ikasiko duzu. Oztopoak baztertu eta bezeroa gidatzen duten galdera estrategikoak nola egin ikusiko duzu, bezeroak erabaki irmoa hartu dezan bileran bertan. | Bihurtu online bilerak salmenta-aukera! Parte hartu! |
| Martxoak 10 eta 19 | 10:00etatik 12:00etara | online Zeure AA: Open Sourcek ChatGPTren aldean eskaintzen dituen aukerak Jabetzako irtenbideek (ChatGPT kasurako) AA sortzailearen merkatua menderatu dute, baina ez dira aukera bakarra. Kode irekiko ereduek beren bilakaera izan dute, eta oso abantaila garrantzitsuak eskaintzen dituzte kostuari, pribatutasunari eta moldagarritasunari dagokienez. Jardunaldi honetan, Open Sourceko aukerarik onenak ezagutuko dituzu, DeepSeek, LLaMA, Mistral eta Qwen barne. Errendimendua, erabilera-kasuak eta jabetzako tresnekiko aldeak esploratuko dituzu. Bestalde, ikusiko dugu nola ezarri aukerak eta zer joerak baldintzatuko duten elkarrizketako AAren etorkizuna. | Esploratu Open Source ereduak zure AA estrategiarako! Eman izena! |
| Martxoak 26 | 08:30etik 16:35era | Iberdrola dorrea. Euskadi plaza, 5 Bilbo Zure enpresa industriala EIKT hornitzaileekin konektatu nahi duzu eraldaketa digitala sustatzeko? Sortu sinergiak, identifikatu aukerak eta egin digitalizazio industrialean aurrera. Enpresen Networkinga – Smart Industry egitasmoak industriaren eta EIKT sektorearen arteko lankidetza bultzatzen du. Hala, teknologia aurreratuak (fabrikazio aditiboa, AA, big data eta zibersegurtasuna, adibidez) aplikatzea errazten du sektorearen beharrei erantzuteko. Zuzendariek, berrikuntza arloko arduradunek eta hornitzaile teknologikoek lankidetzarako aukerak identifikatzeko, esperientziak partekatzeko eta industrian eraldaketa sortzen ari diren soluzio aurreratuak arakatzeko aukera izango dute. | Izan sarbidea kontaktu estrategikoetara. Eman izena! |
|
Hemen da euskal enpresa | | SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta. Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, Spain Tel.: 900 929 393 [email protected] |
Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: [email protected]. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu. Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako |
|