Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen

SPRI Comunica. Egunean egunekoa
Suspertze ekonomikoa
SPRI

SPRI
DEEP DIVE AGENDA INDUSTRIA DIGITAL ETA JASANGARRIRAKO
Ezagutu zure erabaki estrategikoak arriskuan jarri baino lehen zure prozesu eta produktuetan erabil ditzakezun teknologia digital eta jasangarriak
Murgiltze-jardunaldi praktiko, proaktibo eta interaktiboak, abangoardiako teknologiek enpresetan dituzten aplikazio garrantzitsuenei buruzko denbora errealeko erakustaldiekin. Begiratu prestatzen ari garen agenda. Aukeratu zure DEEP DIVE saioa!
 
SPRI
MUNDURA BEGIRA EKITALDIA - NAZIOARTEKOTZEA - AZAROAK 10
Ezagutu suspertze-bidearekin lotutako azken joerak, eta galdetu zuri interesatzen zaizun merkatuari buruz
Mundura Begira ekitaldian aukera izango duzu zuzenean ezagutzeko lehen mailako hizlariek joera ekonomiko, sozial, teknologiko nahiz geopolitikoei buruz dituzten iritziak, eta galderak egiteko zuri interesatzen zaizun merkatuko gai zehatzei buruz. Azken egunak. Eman izena!
 
SPRI
5G LAGUNTZA / ERALDAKETA DIGITALA
Hobetu zure enpresaren lehiakortasuna 5G teknologian oinarritutako konponbideak ezarriz
100.000 €-rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza enpresako eta urteko edozein tamainatako enpresentzat, baldin 5G teknologiak ezartzeko proiektuak aurkezten badituzte, haien erabilera-kasuek demostrazio efektua badute eta proiektu horien bidez 5Gren eskaintza eta eskaera aktibatu badaiteke Euskadin. Eskatu hemen!
 
SPRI
BANDA ZABAL ULTRA-AZKARREKO LAGUNTZA
Orain errazagoa da banda zabal ultra-azkarra zure enpresaraino eramatea, zure produktibitatea hobetzeko
Laguntzak ematen dizkiegu edozein tamainatako enpresa-jarduerak garatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoei, gutxienez 600 Mpbs simetrikoko banda zabal ultra-azkarreko zerbitzuak kontratatzeko aukera ematen duten telekomunikazio-sareen proiektuak garatu ditzaten. Sar zaitez!
 
SPRI
ZIBERSEGURTASUN INDUSTRIALA LAGUNTZA
Dirulaguntzak ematen ditugu industria-enpresen zibersegurtasun arloko hobekuntzak finantzatzeko, aukera izan dezaten gehiago eta hobeto babestuko dituen ekintza-plan bat egiteko
Itzuli beharrik gabeko 18.000 eurorainoko dirulaguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-enpresen eta zerbitzu aurreratuetako enpresen zibersegurtasunean... Eskatu laguntza orain!
 
SPRI
ADIMEN ARTIFIZIALEKO LAGUNTZA
Adimen Artifizialaren erabileran oinarritutako produktu eta zerbitzu berriak ezartzea apustu aproposa izango da zure negozioaren eraginkortasuna hobetzeko
Eskura dituzu 100.000 €-rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, gastu eta inbertsioen % 50eraino finantzatzeko. Eska itzazu!
 
SPRI
ZABALDU LAGUNTZA
Aukera berriak ireki dira zure enpresarentzat nazioarteko merkatuan, eta guk aukera horiek eskuratzen laguntzen dizugu
Zabaldu programak 45.000 €-rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu zure produktu eta zerbitzuak merkatu globaletara egokitzeko, zure estrategia prestatzeko eta zure enpresa nazioartean sustatzeko. Zure esportazioak fakturazioaren % 50 baino txikiagoak badira, eman begiratu bat hemen!.
 
SPRI
SAKONDU LAGUNTZA
Nazioartekotuta zaude, baina zure enpresa sendotu nahi duzu atzerrian?
Sakondu programaren bidez posible duzu merkatu berrietan sartzea edo presentzia handitzea sarpen-maila txikia duzun lekuetan, itzuli beharrik gabeko 45.000 €-rainoko laguntzarekin. Hori bai, zure esportazioak fakturazioaren % 50etik gorakoak izan behar dira. Hitz egingo dugu!
 
SPRI
MIKROENPRESA DIGITALA AGENDA
Prestakuntza honek laguntza ematen die mikroenpresa eta autonomoei digitalki eraldatzeko eta euren negozioa errentagarriago bihurtzeko
Hileroko eta doako bi orduko oinarrizko ikastaroak EIKTen aplikazioa aztertzeko eta salmentak, zibersegurtasuna nahiz produktibitatea hobetzeko. Zeri buruzko prestakuntza hartu nahi duzu hil honetan? Begiratu agenda!
 
SPRI
INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA / 2. ONLINEKO PRESTAKUNTZA ZIKLOA
16 saio teoriko-praktiko, ideia oso argiak emango dizkietenak zuzendaritza-taldeei euren negozio edo kudeaketa ereduak berritzeko
Programa honek hiru orduko onlineko eta doako saio teoriko-praktikoak eskaintzen ditu euskal produkzio-sareko profesionalentzat, eta bere asmoa da berehala aplikatzeko moduko ezagutzak eta ideiak azaleratzea, enpresei euren arazoak konpontzen edo erronka berriei aurre egiten laguntzeko. Kontsultatu agenda!
 
SPRI
INPLANTALARIAK
Aholkulari teknologiko batek lagunduko dizu identifikatzen zure enpresako zein arlo hobetu ditzakezun teknologiak erabilita
Autonomoa, ekintzailea eta mikroETEa bazara, doako aholkularitza emango dizugu eta teknologiak berehala ezartzeko aukera, zure negozioaren eraldaketa digitalaren bidez posible izan dezazun denbora eta kostuak aurreztea, zure kolaboratzaileekin digitalki harremantzeko modua hobetzea, presentzia digitala izatea bezeroak zure bila dabiltzan tokietan, konfiantza sortzea segurtasuna eta eraginkortasuna transmitituz…. Jarri orain gurekin harremanetan!
 
SPRI
JARDUNALDI PRESENTZIALA - BIZKAIKO TEKNOLOGI PARKEA - 10:00 - 11:45
Hau da antolakunde konektatuek ezagutu behar duten datuen lengoaia euren irabaziak biderkatzeko eta euren negozioa optimizatzeko
Sarean hizkuntza bera erabiltzea urrats garrantzitsuena da datuetatik eta informaziotik eratorritako irabaziak biderkatzeko. Ikasi zure gailuek nola bidaltzen eta jasotzen dituzten datuak, eta nola integratzen diren zure negozioa optimizatzeko balioko duten beste prozesu batzuetan. Gorde plaza bat!
 
SPRI
JARDUNALDI PRESENTZIALA / 2021EKO AZAROAK 12 / BIZKAIA ENPRESA DIGITALA
Interneten dagoen gordailu bat da Metaposta. Badakizu zer pentsatzen duten Metapostari buruz bere bezeroek?
Euskadin 180.000 erabiltzaile eta 400 konpainia baino gehiagok erabiltzen dute Metaposta. Euren dokumentuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna gehien bermatu nahi duten enpresak dira. Euren esperientzia kontatuko digute jardunaldi honetan. Gorde plaza bat!
 

Hemen da industria
berria

youtube linkedin twitter rss

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 [email protected]
Suskribapenaren baieztapena | Aldatu nire harpidetza | Eman izena eta jaso gure jakinarazpenak | Lege Oharra
Beste batzuekin partekatu nahi badituzu zure albisteak eta gure jarduera-eremuekin:
Basque Industry 4.0 | Nazioartekotzea | Ekintzailetza | Teknologia | Berrikuntza | Invest in the Basque Country
lotutako ekitaldiak, bidali posta elektroniko bat helbide honetara [email protected]