Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen

SPRI Comunica. Egunean egunekoa
Suspertze ekonomikoa
SPRI

SPRI
ENPRESEN NETWORKING-A 2021 – AZAROAK 25
Automozio, aeronautika, energia eta, besteak beste, makina-erreminta sektoreko enpresa bat bazara, gonbidatuta zaude 4.0 Industriaren Networking-era
Kongresu honetan aukera izango duzu 4.0 teknologia berriak ezagutzeko (fabrikazio gehigarria, robotika kolaboratiboa, sistema ziberfisikoak, errealitate handitua, errealitate birtuala, ikusmen artifiziala, Cloud Computing, Big Data, zibersegurtasuna) eta, batez ere, aldebiko topaketak egiteko, bai enpresa industrialekin eta bai EIKTen sektorekoekin, helburua baita 4.0 industriaren inguruko lankidetzak adostea. Eman izena!
 
SPRI
AURKEZTU ZURE STARTUPA EUSKAL INDUSTRIAREN ERRONKEI AURRE EGITEKO
Negozio-aukerak hurbiltzen dizkiegu industria, ingurumen, energia edo automozio sektoreetan aplikatutako teknologia berriak garatzen dituzten startup-ei
Gehiago jakin nahi duzu? Parte hartu gure saio informatzaileetan, hurbiletik ezagutzeko Euskadiko kluster dinamizatzaileek sustatutako ETE parte-hartzaileen erronkak:
• Ingurumen Klusterraren Erronkak. Azaroak 22 – 12:00
• Fabrikazio Aurreratuko Klusterraren Erronkak. Azaroak 23 – 9:30
• Energia Klusterraren Erronkak. Azaroak 23 – 12:30
• Automozio Klusterraren Erronkak. Azaroak 24 – 11:00
Onlineko saio informatzaileak. Eman izena!
 
SPRI
ZIBERSEGURTASUNARI BURUZKO DEEP DIVE JARDUNALDIA – AZAROAK 23
Ezagutu Cyber-range espazioaren gaitasunak entrenamendu praktikoa egiteko eta produktu zein prozesuen zibersegurtasuna probatzeko
Deep Dive jardunaldi hau bereziki zuzentzen zaie industri arloko enpresetan, produktua garatzen dutenetan eta zibersegurtasun-zerbitzuak eskaintzen dituztenetan IT arloko (Teknologia Informatikoa), segurtasuneko eta produkzio eta kontroleko ardura duten pertsonei. Begiratu zer eskaintzen dizun. Erregistra zaitez!
 
SPRI
OSASUN DIGITALARI ETA GAILU MEDIKOEI BURUZKO DEEP DIVE JARDUNALDIA – AZAROAK 24
Parte hartu denbora errealeko erakustaldietan, erabilpen kasuen aurkezpenetan eta Osasun Digital nahiz Gailu Medikoen arloko aktiboen aholkularitza espezializatuko saioetan
Saio hau bereziki zuzentzen zaie gailu medikoak fabrikatzen dituzten euskal enpresei. Gailu medikotzat hartzen dira gaixotasun eta gaitzen prebentzio, diagnostiko, tratamendu nahiz errehabilitazioan erabil daitezkeen instrumentuak, aparatuak, makinak, inplanteak, in vitro erabiltzeko erreaktiboak, softwarea, materiala edo antzeko artikuluak. Ezagutu itzazu!
 
SPRI
MATERIAL AURRERATUEI BURUZKO DEEP DIVE JARDUNALDIA – ABENDUAK 2
"Hands on" saioak eta konponbideak kontrastatzeko saioak, helburu honekin: prozesuak egokitzea energetikoki zein ekonomikoki eraginkorragoak diren balio erantsi handiagoko teknologietara
Euren prozesuak energetikoki, ekonomikoki zein materialaren aldetik eraginkorragoak diren balio erantsi handiagoko teknologietara egokitu nahi dituzten enpresa eraldatzaileek saio honetan aurkituko dituzte sektore desberdinetarako aplikazioak eta konponbideen laginak: erabilpen kasuak, aktiboen erakustaldiak, "hands on" saioak… Gainera, aukera izango dute euren beharrizan bereziak lantalde teknikoekin kontrastatzeko. Gorde plaza bat!
 
SPRI
EKINTZAILE XXI. SARIETARAKO DEIALDIA – ABENDUAREN 3AN AMAITUKO DA
6 erronka, 2 kategoria eta Ekintzaile XXI Sariek zure proiektuari eskaintzen dizkioten abantaila guztiak
3 urte baino gutxiagoko euskal startup-ek dagoeneko aurkeztu ditzakete euren hautagaitzak lehiaketaren web orrian abenduaren 3ra arte. Ekintzaile XXI. sariketak lurraldean inpaktu gehien izan duten ekimen sortu berriak sarituko ditu, eta hautagaiek aukera izango dute 6.000 euroko diru-saria irabazteko. Interesatzen zaizu?
 
SPRI
5G LAGUNTZA / ERALDAKETA DIGITALA
Hobetu zure enpresaren lehiakortasuna 5G teknologian oinarritutako konponbideak ezarriz
100.000 €-rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza enpresako eta urteko edozein tamainatako enpresentzat, baldin 5G teknologiak ezartzeko proiektuak aurkezten badituzte, haien erabilera-kasuek demostrazio efektua badute eta proiektu horien bidez 5Gren eskaintza eta eskaera aktibatu badaiteke Euskadin. Eskatu hemen!
 
SPRI
BANDA ZABAL ULTRA-AZKARREKO LAGUNTZA
Orain errazagoa da banda zabal ultra-azkarra zure enpresaraino eramatea, zure produktibitatea hobetzeko
Laguntzak ematen dizkiegu edozein tamainatako enpresa-jarduerak garatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoei, gutxienez 600 Mpbs simetrikoko banda zabal ultra-azkarreko zerbitzuak kontratatzeko aukera ematen duten telekomunikazio-sareen proiektuak garatu ditzaten. Sar zaitez!
 
SPRI
ZIBERSEGURTASUN INDUSTRIALA LAGUNTZA
Dirulaguntzak ematen ditugu industria-enpresen zibersegurtasun arloko hobekuntzak finantzatzeko, aukera izan dezaten gehiago eta hobeto babestuko dituen ekintza-plan bat egiteko
Itzuli beharrik gabeko 18.000 eurorainoko dirulaguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-enpresen eta zerbitzu aurreratuetako enpresen zibersegurtasunean... Eskatu laguntza orain!
 
SPRI
ADIMEN ARTIFIZIALEKO LAGUNTZA
Adimen Artifizialaren erabileran oinarritutako produktu eta zerbitzu berriak ezartzea apustu aproposa izango da zure negozioaren eraginkortasuna hobetzeko
Eskura dituzu 100.000 €-rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, gastu eta inbertsioen % 50eraino finantzatzeko. Eska itzazu!
 
SPRI
MIKROENPRESA DIGITALA AGENDA
Prestakuntza honek laguntza ematen die mikroenpresa eta autonomoei digitalki eraldatzeko eta euren negozioa errentagarriago bihurtzeko
Hileroko eta doako bi orduko oinarrizko ikastaroak EIKTen aplikazioa aztertzeko eta salmentak, zibersegurtasuna nahiz produktibitatea hobetzeko. Zeri buruzko prestakuntza hartu nahi duzu hil honetan? Begiratu agenda!
 
SPRI
INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA / 2. ONLINEKO PRESTAKUNTZA ZIKLOA
16 saio teoriko-praktiko, ideia oso argiak emango dizkietenak zuzendaritza-taldeei euren negozio edo kudeaketa ereduak berritzeko
Programa honek hiru orduko onlineko eta doako saio teoriko-praktikoak eskaintzen ditu euskal produkzio-sareko profesionalentzat, eta bere asmoa da berehala aplikatzeko moduko ezagutzak eta ideiak azaleratzea, enpresei euren arazoak konpontzen edo erronka berriei aurre egiten laguntzeko. Kontsultatu agenda!
 
SPRI
INPLANTALARIAK
Aholkulari teknologiko batek lagunduko dizu identifikatzen zure enpresako zein arlo hobetu ditzakezun teknologiak erabilita
Autonomoa, ekintzailea eta mikroETEa bazara, doako aholkularitza emango dizugu eta teknologiak berehala ezartzeko aukera, zure negozioaren eraldaketa digitalaren bidez posible izan dezazun denbora eta kostuak aurreztea, zure kolaboratzaileekin digitalki harremantzeko modua hobetzea, presentzia digitala izatea bezeroak zure bila dabiltzan tokietan, konfiantza sortzea segurtasuna eta eraginkortasuna transmitituz…. Jarri orain gurekin harremanetan!
 

Hemen da industria
berria

youtube linkedin twitter rss

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 [email protected]
Suskribapenaren baieztapena | Aldatu nire harpidetza | Eman izena eta jaso gure jakinarazpenak | Lege Oharra
Beste batzuekin partekatu nahi badituzu zure albisteak eta gure jarduera-eremuekin:
Basque Industry 4.0 | Nazioartekotzea | Ekintzailetza | Teknologia | Berrikuntza | Invest in the Basque Country
lotutako ekitaldiak, bidali posta elektroniko bat helbide honetara [email protected]