| 2024ko maiatzak 9 | 09:00etatik 16:00etara | AZTERLAN Ikerketa Metalurgikorako Zentroa - Durango Material aurreratuetan eta atomizazio-teknologietan eta hauts-metalurgian murgiltzea, interesatzen zaizu? Murgiltze-jardunaldi honetan ikusiko dugu material metalikoen konposizioa birziklatuz eta berrerabiliz efizientzia eta jasangarritasuna sustatu daitekeela, eta, aldi berean, produktuak eta prozesuak optimizatu. Ikasi atomizazio-teknologiek eta hauts-metalurgiak zure errendimendua nola hobetu eta kostuak nola murriztu ditzaketen. Ezagutu erabilera-kasu errealak eta egindako proiektuak, zure enpresaren berrikuntzan inspiratu ahal izateko. Hartu parte "hands-on" saioetan, aktiboak arakatzeko eta zure behar indibidualak aditu teknikoekin eztabaidatzeko. Sustatu jasangarritasuna eta kalitatea zure ekoizpen-prozesuetan eta pertsonalizatu zure piezak modu efiziente batean. | Esperientzia praktiko eta informatiboa, apunta zaitez! |
| DeskarbonizazioIndustrialerako programa - Ingurumeneko jasangarritasuna Euskadiko industrian negutegi-efektuko gasen isurpenak gutxitzea eragiten duten produkzio-instalazioak hobetzea bultzatzen dugu 1,5 M € arte zure enpresaren karbono-aztarna eta isurpenak gutxi ditzazun. Zenbateko hori honako hauetara bideratuko da: Prozesu industrialak optimizatzeko kontsumo baxukoak eta eraginkorragoak diren makinak, ekipoak eta instalazioak erostea. Erregai fosilen kontsumoa ordezkatzea edo gutxitzea jatorri berriztagarria duen hidrogenoa edo biomasatik eratorritako erregaiak erabilita. Energia-kontsumoko kontrol eta aurrezkiko sistema digitalak erosten. Prozesu termikoak elektrifikatzea (bero-ponpa eta beste batzuk). Hondar-beroa berreskuratzeko sistematan inbertitzea. Lantegi industrialeko klimatizazio-edo beroketa-sistemak hobetzea, eraginkorragoak izan daitezen. Berria! Oraindik existitzen ez diren establezimendu edo prozesu-lerro berrietan inbertsioak egitea. Berria! Berotegi-efektuko gasen isurpenak murriztea, honakoetan laguntzen duten proiektuen bidez: Lehengai edo bigarren mailako materia jasangarri berriak erabiltzea, hondakin industrialak kudeatzea edo balioa ematea eta gas fluordunak ordezkatzea. Berria! | Egin aurre zure produkzio-prozesuak deskarbonizatzeko inbertsioei laguntzekin! |
| Lortu programa - Ibilgetuan inbertitzea Zehaztasunez jardun zure birfinantzaketako proiekuan. Eskatu orain laguntza! Enpresa bakoitzeko 30.000 € arteko dirulaguntza, itzuli beharrik gabekoa, honako hauek lortzeko finantza-osasuna hobetzen lagunduko dizun proiektua aurrera eramateko: Aditu independente bat kontratatzea hasierako diagnostikoa egin dezan eta epe laburrerako, ertainerako eta luzerako ekintza-plana presta dezan. Enpresa bideragarria izan dadin behar diren zereginak eta lotutako baliabideak hobetzea. Finantza arloko zorrak berriro negoziatzeko prozesuan laguntza ematea, finantza-egonkortasuna eta enpresaren bideragarritasuna lortzeko. Diagnostikoa egiten, eta ekintza-plana definitzen eta hura gauzatzen lagunduko duen aditua kontratatzeko gastuen zati bat estaltzea. | Zuen enpresak zorra berriro finantzatu behar al du? Kontsulta iezaguzu! |
| Industria Digitala laguntza-programa Urtean 23.000 €-ra arte, zure enpresak behar dituen EIKTak diagnostikatu eta ezarri ahal izateko Euskadiko enpresa guztientzako laguntza irekiak, produktuetan, prozesuetan eta zerbitzuetan EIKTen diagnostikorako edo ezarpenerako proiektuak txertatzeko. Proiektu horiek barne hartu dezakete Big Data, errealitate birtuala, Biki Digitalak, smart factory, eraginkortasun energetikoa kudeatzeko tresnak, merkataritza elektronikoa, biltegia kudeatzeko sistemak, enpresa kudeatzeko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa edo datuak epe luzean gordetzeko zerbitzuak. | Aurkeztu zure proiektuak eta lortu zure enpresa digitalizatzeko laguntzak. Lagunduko dizugu! |
|
Hemen da euskal enpresa | | Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz. Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa |
|