Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
2022ko ekainak 2 / 9:00etatik 14:00etara / Arabako Teknologi Parkea, Eraikin Zentrala
Aztergai izango dugu Metabertso kontzeptua, bai teknologia bezala eta bai negozio bezala, hobeto ulertzeko garapenaren zein puntutan aurkitzen den gaur egun eta zeintzuk diren epe labur nahiz ertainerako espektatibak.
    Hitzaldiak:
  • Metabertsoa eta Interneten etorkizuna: aukera ala oportunismoa?.
  • Eduki esperientzialak: ikus-entzunezkotik elkarreraginera.
  • Metabertsoaren alderdiak eta kezka legalak.
  • Metabertso hezitzailea: hezkuntzarako eta trebakuntzarako atari berriak.
 
 
2022ko maiatzak 10 / 9:30etik 12:30era / online
Jardunaldi honetan hainbat nozio azalduko dira konpromiso soziala aktiboki eta sistematikoki kudeatzeko, beti ere bat etorriz enpresaren helburuekin eta lagungarri izan dadin lehiakortasunerako.
 
 
2022ko maiatzak 11 / 10:00etatik 11:20ra / online
Singapurreko gailu medikoen merkatuari buruzko perspektibak positiboak dira oraindik, herrialdeko ekonomiak susperraldi itzela izan baitu. Sektoreko 60tik gora enpresa multinazionalek Singapurren ezarri dituzte euren produkzio- edo banaketa-jarduerak, hainbat faktore tarteko, besteak beste, balio erantsi eta eduki teknologiko handiko hornikuntza- eta fabrikazio-kate bat izatea, I+G-ko ekosistema indartsu bat izatea eta "hub" bat izatea negozio-eredu eta teknologia berrietan berritzeko.
 
 
Mikroenpresa Digitala Prestakuntza
Bi orduko doako ikastaroak dira eta talde txikitan egiten dira zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Formatu eskuragarri bat euren negozio-prozesuetan informazio eta komunikazio teknologiak aplikatu nahi dituzten mikroenpresa eta autonomo guztientzat, bai eta Interneten erabilpen intentsibo eta estentsiboan oinarritutako negozio-ideia bat garatu nahi duten ekonomia berriko sustatzaileentzat.
 
 
Sakondu 2022 programa
45.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, fakturazioaren % 50etik gorako esportazio-jarduera duten ETEek euren lehiakortasun posizioa hobetu dezaten presentzia gutxi duten merkatuetan.
 
 
Zabaldu 2022 programa
45.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, fakturazioaren % 50etik beherako esportazio-jarduera duten ETEek atzerrian duten presentzia handitu dezaten.
 
 
Lortu 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko 30.000 €-rainoko dirulaguntzak kanpoko profesionalak kontratatzeko, eta haien laguntzarekin abiapuntuko egoeraren diagnostiko bat egin eta negozioaren bideragarritasuna ahalbidetuko duen finantzazko ekintza-plan bat prestatzeko.
 
 
Hazinnova 2022 programa
50 orduko laguntza eta aholkularitza lehen mailako adituen eskutik, iraupen laburreko eta inpaktu handiko proiektuak inplementatzeko eta proiektu horien bidez negozioaren arlo desberdinetako inefizientziak hobetzeko.
 
 
Adimen Artifiziale 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko laguntzak, gehienez 100.000 € proiektuko, Adimen Artifizialaren erabilpena sustatzeko eta, horrela, zure produkzio-prozesuen eta enpresaren eraginkortasuna hobetzeko.
 
 
Industria Digitala 2022 programa
Industria arloko enpresentzat eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu teknikoetako, diseinuko eta logistikako enpresentzat. Bere baitan hartzen ditu aholkularitzako eta ingeniaritzako gastuak eta hardwarea edo softwarea erosteko gastuak.
 
 
Zibersegurtasun Industriala 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko 18.000 €-rainoko dirulaguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-, diseinu- eta logistika-enpresen eta produktu-prozesu industriari lotutako zerbitzu teknikoen zibersegurtasunean.
 
 
Bateratu 2022 programa
Kontzentrazio-prozesuetan murgilduta dauden industri arloko euskal enpresentzako laguntzak. Dirulaguntzak ematen ditugu enpresen bat-egite edo/eta xurgatze planen ondorioz sortutako gastuak eta produkzio-inbertsioak estaltzeko.
 
 
Bideratu 2022 programa
5 milioi euroko aurrerakin itzulgarriak, krisian dauden enpresek euren bideragarritasuna bermatu dezaten epe ertain eta luzera.
 
 
Bilakatu 2022 programa
Milioi bat eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak enpresako, euren emaitzak hobetzen eta hazkundea bultzatzen lagunduko dieten produkzio-inbertsio berriak egiteko.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 [email protected]

Suskribapenaren baieztapena | Aldatu nire harpidetza | Eman izena eta jaso gure jakinarazpenak | Lege Oharra