Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen

SPRI Comunica. Egunean egunekoa
Suspertze ekonomikoa
SPRI

SPRI
WEBINARRAK: MARTXOAK 17 ETA 18, 9:00ETATIK 10:00ETARA
Hil honetan egingo diren bi webinarretan azalduko dira BIND 4.0-ren deialdi berriaren onurak eta nola parte hartu trakzio-enpresa gisa.
Bi informazio-jardunaldi, non beren interesa adierazi ahal izango duten Euskadin jarduera-zentro bat duten 250etik gora langileko eta manufaktura aurreratu, energia, osasun eta elikadura arloko enpresek.
  • Martxoak 17 - Enpresa industrialentzako webinarra: Manufaktura aurreratua eta Energia. Batz enpresak bere esperientzia kontatuko du. Eman izena hemen.

  • Martxoak 18 – Sektore soziosanitarioko erakundeentzako eta elikaduraren balio-kateko enpresentzako webinarra. Quirónsalud-ek eta Angulas Aguinagak euren esperientziak kontatuko dituzte. Eman izena hemen.
 
SPRI
JARDUNALDIA ONLINE – MARTXOAK 9 – 9:30ETIK 13:00ETARA
Euskal I+G+B-ko nazioarteko proiektuek adi egon behar dute "Horizonte Europa" programak eskaintzen dizkien berritasun guztiei; ez daitezela geratu jardunaldi honetan parte hartu gabe.
Eusko Jaurlaritzak Garapen Teknologiko Industrialeko Zentroarekin (CDTI) elkarlanean antolatutako ekitaldi honek ezagutzera emango ditu "Horizonte Europa" esparru-programa berriko nobedade nagusiak eta euskal enpresak nazioarteko I+G+B-ko proiektuetan parte-hartzera bultzatzeko mekanismoak. Erregistratu zaitez!
 
SPRI
JARDUNALDIA ONLINE – MARTXOAK 17 – 9:30ETIK 11:00ETARA
Telelanaren arauketak aurreratu egin ditu lan arloan egiteke zituen zereginak eta informazioa daukagu interesa dutenentzat.
Ordubete eta erdiko saio bat telelanaren arauketaren zenbait alderdi aztertzeko: derrigorrezkoa izan behar duen ala ez, kostuak, lan-erregistroa, segurtasuna, pribatutasuna, datu pertsonalen babesa. Erreserbatu toki bat zuretzat!
 
SPRI
JARDUNALDIA ONLINE – MARTXOAK 30 – 9:30ETIK 11:00ETARA
Check list SEO-ren 10 gakoak bi orduko jardunaldi batean, ezagutza tekniko konplexurik behar izan gabe.
Saio honetan azalduko dizugu nola gainditu egoeraren "argazkia" emango dizun SEO Web Auditoretza eta nola lortu ekintza-plan bat egoera hori hobetzeko. Hemendik aurrera zeuk aztertuko duzu zure web orria. Eman izena!
 

Hemen da industria
berria

youtube linkedin twitter rss

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España
Tel.: 900 929 393 [email protected]
Suskribapenaren baieztapena | Aldatu nire harpidetza | Eman izena eta jaso gure jakinarazpenak | Lege Oharra
Beste batzuekin partekatu nahi badituzu zure albisteak eta gure jarduera-eremuekin:
Basque Industry 4.0 | Nazioartekotzea | Ekintzailetza | Teknologia | Berrikuntza | Invest in the Basque Country
lotutako ekitaldiak, bidali posta elektroniko bat helbide honetara [email protected]