| INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA. 1. PRESTAKUNTZA ZIKLOA / DOAKO SAIOAK ONLINE ETA PRESENTZIALKI / "Innobideak Prestakuntza" programak berrikuntzan jartzen du arreta, eta hiru orduko doako onlineko saio teoriko-praktikoak eskaintzen ditu, jardunbide egokiak aztertzeko eta gogoeta egiteko arlo hauei buruzko 16 gairen inguruan: estrategia, negozio-ereduak, bezeroak, etengabeko hobekuntza, supplychain, pertsonak, talentua, negoziazioa, lantaldeak, gizartea, berdintasuna, berrikuntza, zaintza lehiakorra, jabetza industriala, emaitzak eta kudeaketa ekonomikoa. | |
| ONLINEKO JARDUNALDIA LEKU KOPURU MUGATUEKIN – 2022KO OTSAILAK 1 / 09:30ETIK 11:30ERA Erabiltzailearen eskuliburuak, onlineko laguntza ("F1" tekla), operaziorako eta mantenimendurako jarraibideak, ordezko piezen katalogoak, diagnostikorako gidaliburuak, prestakuntzarako materiala, etab. Jardunaldi honetan produktuari lotutako komunikazio teknikoa berrikusiko da eta informazio hori konpainiarentzako zerbitzu baliagarri bihurtzen lagunduko zaie arduradunei. | |
| ONLINEKO JARDUNALDIA LEKU KOPURU MUGATUEKIN – 2022KO OTSAILAK 10 / 09:30ETIK 11:30ERA Jardunaldi honen bidez ezagutzera eman nahi dira Ops unibertsoko aldaera berriak, bereziki MLOps eta IAOps. Aldaera horiek lagungarri dira AA konponbideen garatzaile eta arkitektoentzat ekoizpeneko AA eredu eta prozesuak modu fidagarri eta eraginkorrean inplementatu eta mantentzeko, eta orobat lagungarri dira analistentzat, gidaritzat erabil dezaketen garapen-esparru bat izan dezaketelako. | |
| MIKROENPRESA DIGITALA AGENDA Hileroko eta doako bi orduko oinarrizko ikastaroak EIKTen aplikazioa aztertzeko eta salmentak, zibersegurtasuna nahiz produktibitatea hobetzeko. - Zibersegurtasuna II. Adibide praktikoak zure negozioa babesteko.
- TicketBAI: Zer da eta nola egokitu zaitezke fakturazio-sistema berrira?
- Mailchimp II: Marketin-emaileko estrategia zure bezeroentzat.
- INSTAGRAM I: Zure negozioa sustatzeko estrategia sozial eta bisuala.
- Blog korporatiboa I: Aholkuak eta jardunbide egokiak, irakur zaitzaten.
- eCommerce II: Nola garatu onlineko denda bat WordPress eta WooCommerce-ekin.
- Bideo-marketina: Estrategia birala zure produktuak eta zerbitzuak sustatzeko
- Trello: Kudeatu zure zereginak produktiboago izateko
| |
|