| Erreserbatu zure plaza! Itzuli da BECera nazioartekotzearekiko hitzordua, eta gonbidatuta zaude Nazioartekotzeko topaguneak elkarrekin biltzen ditu Eusko Jaurlaritzak SPRIren bidez zure enpresaren esku jartzen dituen zerbitzu, finantzaketa eta laguntza guztiak. Zure enpresak eskarmentua badu bere kanpo-proiekzioan edo lehen urratsak ematen ari bada bide horretan, Intergune huts egin ezinezko hitzordua da zure agendan. Hitz egin zure proiektuaz 80tik gora herrialdetan presentzia daukan BasqueTrade-ren Kanpo Sarearekin. Ezagutu adituek munduko egoera geopolitikoaz duten ikuspegia. Deskubritu aukera-merkatu berrietarako plan estrategikoak, estrategiak eta esperientziak merkatu-nitxoetako liderren eskutik. Eta gehiago ere bai… | 2022ko urriak 26 eta 27 / Tokia: BEC – BILBAO EXHIBITION CENTRE Ansio-Barakaldo |
| 2022ko irailak 29 / 09:30etik 11:30era / Online Ongi etorri konponbide autonomo eta adimendunak darabiltzan barne-logistikaren mundura Jardunaldi honetan aztertuko dugu nola eskuratu robot mugikorren munduko gama adimendun eta produktiboena. Ikusiko dugu AMRek karga erabilgarriak jasoko dituztela modu autonomoan, eta produkzio-prozesuko nodo batetik bestera nabigatuko dutela modu fidagarri, seguru eta izugarri eraginkorrean. Orobat ikusiko dugu barne-logistika erabat konektatuta egon litekeela MES/ERP/WMS sistemekin, produkzio-fluxuaren prozesu guztiz integratu eta malgua lortzeko. | Eman izena! |
| Innobideak Prestakuntza - Berrikuntza ikastaroak / 2022ko urriak 4 / 09:30etik 12:30era / Online Nola diseinatu dezaket aldaketa-estrategia bat? Nola kudeatuko dut? Saio honetan enpresetako aldaketa-kasu errealak landuko ditugu, eta erantzuna emango diegu pertsonek euren aldaketa-prozesuetan izan ditzaketen erronkei. Helburua da tresna gehiago izatea ezagutza hori lantaldeetan aplikatzeko eta aldaketa-prozesuan "hurrengo urratsa" eman ahal izateko. Saioaren edukia: Aldaketa, aldatzen den errealitate bat. Aldaketaren esanahia erakundean. Aldaketaren ezaugarriak prozesu gisa. Zerk bihurtzen du arrakastatsu aldaketa-prozesu bat?: kontuan hartu beharreko jarraibideak. Gure "aldaketan" aurrera egiteko hurrengo urrats egokiak. |
| Merkatuaren Aurretiazko Kontsulta - Garbiland erronka Urriaren 14ra arte luzatu dugu GARBILAND - lurren deskontaminazioari buruzko erronkan parte hartzeko epea Aurretiazko Kontsulta bat jarri zen martxan jakiteko zenbateraino interesatzen zaion merkatuari Berrikuntzako Erosketa Publikoak egitea lurzoru kutsatuak leheneratzera bideratutako tratamendu teknologiak edo teknologia konbinazioak garatzeko eta euren bitartez ahalik eta modu eraginkorrenean deskontaminatzeko Euskal Autonomi Erkidegoko lurzoru kutsatu ohikoenak: hidrokarburu aromatiko poliziklikoak (PAH), poliklorobifeniloak (PCB), klorodun konposatu lurrinkorrak eta BTEX (bentzenoa, toluenoa, etilbenzenoa eta xilenoak). | Oraindik garaiz zaude. Parte hartu! |
| Mikroenpresa Digitala Prestakuntza 30 ikastaro baino gehiago eskaintzen ditugu mikroenpresa eta autonomoek euren gaitasun eta trebetasun digitalak sustatu ditzaten Bi orduko doako ikastaroak dira eta talde txikitan egiten dira zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Lagungarri izango zaizkizu. Zure markaren ospea eta zure negozioaren audientzia handitzeko: Twitter, LINKEDIN, INSTAGRAM I Zure balizko bezeroak erakarriko dituen estrategia digital bat sortzeko: eCommerce, Video Marketing, HUBSPOT CRM, Mailchimp, Blog korporatiboa, Web analitika, CANVA. Denborari gerra irabazteko zure negozioan eta zure bizitza pertsonalean hainbat tresna eta aplikaziorekin: TEAMS, Google Drive eta Calendar. Zure negozioaren integritatea, konfidentzialtasuna eta disponibilitatea bermatzeko: DBLO-DBEO, TicketBAI, Zibersegurtasuna. | Aurkitu hemen zure ikastaroa |
| Renove Industria 4.0 programa 4.0 Industriarako makina eta ekipamenduen berrikuntza sustatzen dugu 5 milioi euro itzuli beharrik gabeko dirulaguntzatan makineria edo software berria erosi nahi duten industria arloko ETEentzat eta produkzio industrialarekin lotutako zerbitzuak ematen dituztenentzat. Nobedade gisa, 2022ko edizio honetan, bigarren laguntza-ildo bat txertatu da, efizientzia energetikoarekin eta hobekuntza teknologikoarekin lotutako proiektuak ezartzeko, aurreko instalazioak ordezkatuko ez dituzten ekipo berriak erosiz eta, hartara, produkzioa handituz. | Eskatu hemen |
| Pilotu 2022 programa Zure nazioarteko posizionamendua hobetzen laguntzen dizugu 50.000 €-rainoko edo inbertsioaren % 51rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinu eta garapenean parte hartzen duten euskal enpresentzat, euren nazioarteko posizionamendua eta lehiakortasuna hobetu ditzaten. | Eskatu hemen |
|