| 2022ko irailak 21 / 09:00etatik 14:00etara / Tokia: Ikerlan, Arrasate (Gipuzkoa) Eta inspiratu ahalko bazina adimen artifizialeko konponbideak arrakastaz aplikatu dituzten industria arloko ETEen kasu praktikoekin? Jardunaldi hau bereziki zuzentzen zaie Makina Adimendun eta Konektatuen nodoa xeheki ezagutu nahi duten euskal enpresei, bai eta nodo horretako aktiboek Digitalizazio nahiz Konektagarritasun arloetan eskaintzen dituzten aukeren berri izan nahi dutenei. Bereziki interesa dakizuke, baldin eta: Jakin nahi baduzu Europako DIH sareak nola lagun diezazukeen makina industrialen digitalizazioa eta konektagarritasuna sustatzen. Jakin nahi baduzu zeintzuk diren IoT, Big Data eta AAren bidez produktu eta prozesuak monitorizatzeko ekipo eta prozesu berriak. Inspiratu nahi baduzu Adimen artifizialeko konponbideak arrakastaz aplikatu dituzten industria arloko ETEen kasu praktiko batzuekin. | Erreserbatu zure plaza! |
| Mikroenpresa Digitala Prestakuntza 30 ikastaro baino gehiago eskaintzen ditugu mikroenpresa eta autonomoek euren gaitasun eta trebetasun digitalak sustatu ditzaten Bi orduko doako ikastaroak dira eta talde txikitan egiten dira zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Lagungarri izango zaizkizu. Zure markaren ospea eta zure negozioaren audientzia handitzeko: Twitter, LINKEDIN, INSTAGRAM I Zure balizko bezeroak erakarriko dituen estrategia digital bat sortzeko: eCommerce, Video Marketing, HUBSPOT CRM, Mailchimp, Blog korporatiboa, Web analitika, CANVA. Denborari gerra irabazteko zure negozioan eta zure bizitza pertsonalean hainbat tresna eta aplikaziorekin: TEAMS, Google Drive eta Calendar. Zure negozioaren integritatea, konfidentzialtasuna eta disponibilitatea bermatzeko: DBLO-DBEO, TicketBAI, Zibersegurtasuna. | Aurkitu hemen zure ikastaroa |
| Renove Industria 4.0 programa 4.0 Industriarako makina eta ekipamenduen berrikuntza sustatzen dugu 5 milioi euro itzuli beharrik gabeko dirulaguntzatan makineria edo software berria erosi nahi duten industria arloko ETEentzat eta produkzio industrialarekin lotutako zerbitzuak ematen dituztenentzat. Nobedade gisa, 2022ko edizio honetan, bigarren laguntza-ildo bat txertatu da, efizientzia energetikoarekin eta hobekuntza teknologikoarekin lotutako proiektuak ezartzeko, aurreko instalazioak ordezkatuko ez dituzten ekipo berriak erosiz eta, hartara, produkzioa handituz. | Eskatu hemen |
| Pilotu 2022 programa Zure nazioarteko posizionamendua hobetzen laguntzen dizugu 50.000 €-rainoko edo inbertsioaren % 51rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinu eta garapenean parte hartzen duten euskal enpresentzat, euren nazioarteko posizionamendua eta lehiakortasuna hobetu ditzaten. | Eskatu hemen |
|