| BEINT bekak - Nazioartekotzea Honako hauek guztiak eskaintzen dizkizute BEINT bekek: - 30.000 € eta 75.000 € arteko diru kopurua, aukeratutako nazioarteko herrialdeko bizi mailaren arabera.
- 4 hilabeteko prestakuntza enpresa multi-lokalizatuak eta kanpo-merkataritzakoak kudeatzen ikasteko.
- 20 hilabeteko praktikak nazioartekotzea sustateko enpresa eta erakundeetan.
- Atzerrian esperientzia profesional handia lortzeko aukera paregabea.
| |
| 2024ko apirilak 17 | 09:30etik 11:00etara | online Webinarra plano bikoitz batean planteatzen da: - Egungo artearen egoera erakusteko inputak eta adimen artifizial arduratsuaren inguruan dagoeneko testatuta dauden lan-metodologiak ematea bertaratzen direnei.
- Aukerak irekiko dizkigun hausnarketa kritikoa bultzatzea.
| |
| 2024ko apirilak 24 | 08:30etik 16:35era | Tokia: Iberdrola dorrea (Bilbo) Nork har dezake parte jardunaldian? - Hainbat sektore industrialetan (automobilgintzan, aeronautikan, energiaren sektorean, makina-erremintan eta abarretan) diharduten Euskadiko enpresek, baldin eta gaur egun dituzten enpresa-beharrei aurre egiteko EIKT enpresen zerbitzuak behar badituzte Industria Adimendunaren arloan. Hauek EIKT berri batzuen ezarpenean oinarrituko dira (Fabrikazio Aditiboa, Elkarlaneko robotika, Sistema ziberfisikoak, Errealitate Areagotua, Ikusmen Artifiziala, Errealitate Birtuala, Cloud Computinga, Big Data, Zibersegurtasuna, Adimen Artifiziala)
- EIKT sektorean diharduten enpresek, sektore bereko edo hainbat industria sektoretako beste enpresa batzuekin harremanetan jarri nahi dutenek, Industria Adimendunaren arloan egon daitezkeen lankidetzak zehazteko helburuarekin.
| |
| Industria Digitala laguntza-programa Euskadiko enpresa guztientzako laguntza irekiak, produktuetan, prozesuetan eta zerbitzuetan EIKTen diagnostikorako edo ezarpenerako proiektuak txertatzeko. Proiektu horiek barne hartu dezakete Big Data, errealitate birtuala, Biki Digitalak, smart factory, eraginkortasun energetikoa kudeatzeko tresnak, merkataritza elektronikoa, biltegia kudeatzeko sistemak, enpresa kudeatzeko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa edo datuak epe luzean gordetzeko zerbitzuak. | |
| Indartu 2024 programa - Ibilgetuan inbertitzea Indartu laguntza-programak egindako inbertsioaren % 15erainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza ematen du (gehienez 3 M enpresako). Inbertsio horiek produktuaren eraldaketa-prozesuan egindako hobekuntzei, gaitasunak handitzeari edo jarduera berriak garatzeari zuzenean lotuta daude. (*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean. | |
| Adimen lehiakorra kanpo-merkatuetan - Nazioartekotzea Adimen lehiakorreko zerbitzu aurreratua, erronkak eta aukerak identifikatzen dituena, bai eremu pribatukoak, bai kanpoan egindako inbertsio publikotik eratorritakoak: nazioarteko behatokia, txostenak, monitorizazioa eta joerak sektore estrategikoetan, hala nola automobilgintzan, energian, bioosasunean eta ingurumenean. | |
|
|