Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
2024ko ekainak 19 | 09:00etatik 13:30era | Arabako Teknologia Parkea. Eraikin Nagusia
IndusDesign sektoreko liderrak eta benetako arrakasta-kasuak bilduko dituen inspirazio-jardunaldia da. María Navarroren hitzetatik eta bere "Erakundeetako diseinu-erabilerarekin lotutako bederatzi ereduak" gaiari buruzko ikerketatik ikasiko duzu, diseinuak Bexen Cardio, Vidrala, Cegasa, Famo eta Acceleration Roboticsen negozioak nola eraldatu dituen entzun eta dinamika interaktiboetan eta networkingekoetan parte hartuko duzu.
 
 
2024ko ekainak 19 | 17:00etatik 19:00etara | Bilboko Merkataritza Ganbera
Saio honetan, bereziki aztertuko da emakumeek nola lideratu eta kudeatu dezaketen modu eraginkorrean manufaktura-enpresak eta zerbitzuak nazioarteko merkatuetan sartzea eta bertan sendotzea. CIE Automotiveko Lorea Aristizabal Abasoloren, EQUIPELeko Begoña Bravo Hernandoren, Grupo EIKA Koop. E.ko Ainhoa Irureta Aniaren eta Smart Jidokako Iratxe Las Hayas Madariagaren ikuspegietatik abiatuta, bertaratzen direnek honako hauen inguruko funtsezko gaitasunak eskuratuko dituzte:
  • Nazioarteko kudeaketa estrategikoa
  • Moldagarritasun kulturala
  • Merkatu globalaren azterketa
  • Aliantza estrategikoen garapena
 
 
2024ko ekainak 20 | 10:00etatik 11:00etara | online
Jardunaldi honen helburua da Nazioarteko GAUZATU programen laguntzek eta BT&I-k IVFrekin eta COFIDESekin sinatuta duen hitzarmenari lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten aukerak zabaltzea.
 
 
2024ko ekainak 21 | 09:00etatik 13:30era | BHCren egoitza, BICeko areto balioaniztuna, Derio (Bizkaia)
Jardunaldi teoriko-praktiko horretan, era askotako gaiak jorratuko dira:
  • Nazioarteko merkataritza arloan aduanen jarduketa aztertzea.
  • Kanpo-merkataritzako nazioarteko eragiketek dituzten kostuak ezagutzea.
  • Ikuspegi teoriko-praktikotik abiatuta INCOTERM aztertzea. Esku hartzen duten alderdien artean merkantziarekin lotutako arriskuaren eta kostuen banaketa zehazteko erabiltzen den terminoa da.
  • Nazioarteko garraio arloko alternatibak eta figurak ezagutzea.
  • Esportazio-lanetarako beharreko oinarrizko dokumentazioa ezagutzea.
Azpitek programa - Uztailaren 12ra arte zabalik
Ikerketa-azpiegituratan egindako inbertsioaren % 100 arte laguntzen dugu diruz

Zabaldu programa - Uztailaren 15era arte zabalik
Itzuli beharrik gabeko 45.000 € arteko laguntza emango dugu esportazioan % 50 baino gutxiago duten enpresen nazioartekotzea bultzatzeko

Sakondu programa - Uztailaren 15era arte zabalik
Itzuli beharrik gabeko 45.000 € arteko laguntza emango dugu esportazioan % 50 baino gehiago duten enpresen nazioartekotzea bultzatzeko

Industria Digitala programa - Azaroaren 4ra arte zabalik
Urtean 23.000 €-ra arte, zure enpresak behar dituen EIKTak diagnostikatu eta ezarri ahal izateko

Renove Smart programa - Azaroaren 8ra arte zabalik
Enpresako 75.000 €-ra arte, 4.0 industriako proiektuak bultzatzeko behar diren makineria eta ekipamendu aurreratua finantzatze aldera

BDIH Konexio programa - Urriaren 15era arte zabalik
Erakunde bakoitzeko itzuli beharrik gabeko 20.000 € arteko laguntza emango dugu, BDIHek Euskadiko enpresei eskaintzen dizkien 250 aktibo baino gehiagotakoren bat ezartzeko

Deskarbonizazio Industrialeko programa - Ekainaren 20ra arte zabalik
Erakunde bakoitzeko 1,5 M € arteko laguntza emango dugu, itzuli beharrik gabe, zure enpresan energia-eraginkortasuna hobetzeko aktibo finkoak eskuratzeko

Enpresa Zibersegurtasuneko programa | Azaroaren 8ra arte zabalik
Itzuli beharrik gabeko 23.000 € arteko laguntza emango dugu Euskadiko enpresa guztiak zibererasoen aurrean babestuta egon daitezen

Lortu programa - Urriaren 31ra arte zabalik
Erakunde bakoitzari itzuli beharrik gabeko 30.000 € arteko dirulaguntza emango diogu, zure enpresaren finantza-osasuna hobetzeko

Smart Industry programa - Azaroaren 13ra arte zabalik
Transferentzia teknologikoa lantzen duten ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektu bakoitzeko 150.000 € arteko dirulaguntza emango dugu

Hazinnova programa - Urriaren 24ra arte zabalik
Doako aholkularitza espezializatua produktuarekin edo prozesuekin lotutako berrikuntza dakarten mikroproiektuetarako: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea, administrazioa eta finantzak, adibidez

Indartu programa - Ekainaren 28ra arte zabalik
Euskadiko zonalde zaurgarrietan egoitza duten enpresa industrialen produkzio-gaitasuna handitzea bultzatzen dugu




Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 [email protected]

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: [email protected]. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu.

Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako