 | Fast Track Innobideak programa - Berrikuntza Fast Track Innobideak 2025ek modu integralean babesten du barrutik hasita zure enpresa berritzeko egiten duzun ahalegina. Proiektuen % 50eraino finantzatzen ditu, enpresa eta urte bakoitzeko 250.000 €-ko mugarekin, merkatutik hurbil dauden faseetako garapenak (TRL 7-9), negozio-ereduen berrikuntza, teknologien ezarpena edo kudeaketa-metodologiak barne.
Programak, langileen eta materialen kostuak ez ezik, zure proiektua arrakastaz gauzatzeko beharrezkoak diren kanpo-zerbitzuak ere estaltzen ditu. Berrikuntzako barne-prozesuak egituratzen, lan egiteko modu berriak integratzen eta I+G+b arloan nazioarteko aukerak detektatzeko prestatzen laguntze du. Europako programetan arrakasta izateko aukerak handitzeko, bazkide estrategikoekin lankidetzan aritzeko eta balio erantsi handiko soluzioak dituzten funtsezko merkatuetan sartzeko bidea da. | |
 | SOC (Security Operations Center) programa eta Ziber arloko Ziurtapenak Gero eta enpresa gehiagok, bereziki automobilgintzan, industrian, zerbitzu publikoetan edo teknologian, ISO 27001, TISAX edo ENS bezalako ziurtagiriak eskatzen dituzte kontratuak ixteko, hornitzaileei eusteko edo araudia betetzeko.
SOC laguntzen eta Ziber arloko ziurtagirien programari esker, zerbitzu horiek eskaini ahal izango dituzu, bezero bakoitzeko gehienez 25.000 €-ko finantzaketa publikoarekin. Hazten ari den merkatu batean posizionatzeko, proiektu berriak erakartzeko eta betetzeko... eta konfiantza izateko beharra duten bezeroekin harremanak finkatzeko zuzeneko bidea. | |
 | 2025eko maiatzak 9 | 09:30etik 10:30era | online BIND SMEk mundu osoko startup teknologikoekin lankidetzan aritzeko aukera ematen dizu, neurrira egindako proiektuen bidez zure enpresan benetako erronkak konpontzeko. Ordubeteko onlineko jardunaldi honetan jakingo duzu EAEko enpresa txiki eta ertainek nola aplikatu duten formula hori lehiakortasuna handitzeko. Enpresa horietako batzuk dira, adibidez, AACustica, datuak eta sentsorika bisualizazioan Muutech startuparekin lan egiten dutena, edo Loire Gestamp, Orbikekin bere zibersegurtasun industriala optimizatu duena, adibidez.
Startup espezializatuekin batera zure erronken arabera garatutako soluzio aurreratuak arakatzeko aukera da, baina zure barneko egiturak baliabide eta arrisku guztiak zure gain hartu beharrik izan gabe. | |
 | BasqueTrade & Investment Arreta Goiztiarreko Zerbitzua AEBko muga-zergen politikan egin berri dituzten aldaketek zure eragiketa komertzialetan eragina izan dezakete. BasqueTrade & Investmentek aholkularitza espezializatuko zerbitzua jarri du zure esku, eta AEBko, Mexikoko eta Kanadako bulegoetatik eta Adimen Lehiakorreko taldetik jasoko duzu laguntza informazio fidagarriarekin aurre hartzen eta erabakiak segurtasunez hartzen laguntzeko. | |
 | Deskarbonizazio Industrialerako Programa Zure enpresa industriala energia intentsiboko produkzio-ekipoak ordezkatzea, prozesu termikoen elektrifikazioa egitea edo emisioak murrizteko soluzioak ezartzea planifikatzen ari bada, Deskarbonizazio Industriala 2025 programarako aurre-eskaera aurkez dezakezu. Aurretiazko urrats horri esker, orain hasitako inbertsioak diruz lagun daitezkeen inbertsiotzat hartuko dira behin betiko deialdia argitaratzen denean.
Erakunde onuradun bakoitzeko 1,5 milioi euro izango dira industria eragingarriagoa, lehiakorragoa eta karbonoan neutroa denerako zure trantsizioa bizkortzeko. | |
 | Industria Digitala programa - Eraldaketa Digitala Industria Digitala 2025ek teknologia hauek ezartzen lagunduko dizu: automatizazio industriala, kudeaketa energetikoa, CRM, ERP edo analitika aurreratua.
Gogoan izan: proiektuan beti txertatu behar da aholkularitzako edo ingeniaritzako gutxieneko zerbitzuren bat. Ez dira onartuko hardwarea eta software-lizentziak erostea bakarrik jasotzen duten proiektuak. | |
 | Innobideak Prestakutza agenda · Onlineko ikastaroak · 3 ordu Berritzea ez da ideia solteak aplikatzea; hori beharrean, lehia mailako abantaila irizpideekin eraikitzea da. Innobideak Prestakuntza da beren estrategiaren baitan berrikuntza egituratu (eta ez ekintza isolatu gisa) nahi duten zuzendaritzako profilentzat diseinatutako doako ibilbidea. Onlineko saio praktiko eta laburrak, negozio-ereduak, zerbitzuak, prozesuak eta produktuak oinarritzat hartuta, zehaztasunez lan egiteko. Ikuspegiarekin, tresnekin eta arretagunea emaitzetan jarrita. | |
 | Gauzatu Industria 2025 programa - Ibilgetuan inbertitzea Inbertsioaren % 35 arteko aurrerakin itzulgarriak instalazio berriak erosteko eta ekipatzeko, edo plantillara talentua gehitzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak...). 200.000 € arte sortutako enplegu bakoitzeko, enpresa bakoitzeko 1,5 M€-ko mugarekin.
(*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean. | |
 | Indartu 2025 programa - Ibilgetuan inbertitzea Indartu laguntza-programak egindako inbertsioaren % 15era arteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza ematen du (gehienez 3 M enpresako). Inbertsio horiek produktuaren eraldaketa-prozesuan egindako hobekuntzei, gaitasunak handitzeari edo jarduera berriak garatzeari zuzenean lotuta daude. (*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean. | |
 | Adimen Artifizial Aplikatuko Programa eta Datuaren Estrategia Adimen artifizialari etekin handiagoa atera nahi dioten ekintzaileentzat, autonomoentzat eta enpresentzat. - Proiektua garatzeko jarduera-zentro bat izan beharko dute Euskadin.
- AAren arloko zerbitzuak ematen dituzten aholkularitza informatikoko eta ingeniaritzako enpresak ez dira sartzen.
- Onuradunaren produktuen/zerbitzuen katalogo propioaren parte diren proiektuak ez dira onartuko.
| |
|
Hemen da euskal enpresa | | SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta. Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 [email protected] |
Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: [email protected]. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu. Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako |
|