Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
2022ko azaroak 24 / 08:30etik 16:35era / Tokia: Iberdrola dorrea (Bilbo)
Topaketa bereziki zuzentzen zaie:
  • Sektore industrialetako (automobilgintza, aeronautika, energia, makina-erreminta eta abar) euskal enpresei, baldin EIKTen sektoreko enpresen zerbitzuren bat behar badute Industria Adimendunaren inguruan dituzten premiak asetzeko EIKT berriren bat inplementatuz (fabrikazio gehigarria, robotika kolaboratiboa, sistema ziberfisikoak, errealitate areagotua, errealitate birtuala, ikusmen artifiziala, Cloud Computing, Big Data, zibersegurtasuna).
  • Sektore industrial bereko edo antzekoetako beste enpresa batzuekin harremanetan jarri nahi duten EIKTen sektoreko euskal enpresei, Industria adimendunaren inguruko lankidetza-proiekturen bat zehazteko.
 
 
"Basque Circular Summit 2022" / 2022ko azaroak 23, 24 eta 25 / FICOBA – Irun (Gipuzkoa)
Hona arrazoi batzuk ekitaldi hori interesgarria izan dadin zure enpresarentzat:
  • Jakingo duzu zeintzuk diren zure enpresak gainditu behar dituen erronka berriak zirkularragoa eta materialen erabileran eraginkorragoa izango den Europako merkatu berri baterako trantsizioan.
  • Ezagutzera emango zaizkizu lehengaien hornikuntzarako zailtasunei erantzuteko konponbide zirkularrak, deskarbonizazioari aurre egiteko tresnak, ingurumen gardentasunari buruzko lege arloko berritasunak...
  • Lan-ildo eta aukerak identifikatuko dituzu zure enpresaren ingurumen-garapenerako eta garapen zirkularrerako.
  • Aukera paregabea izango da enpresen arteko sinergiak sortzeko eta kontaktu-sarea zabaltzeko networkingari esker.
 
 
2022ko azaroa eta abendua
"Innobideak Prestakuntza" programak berrikuntzan jartzen du arreta, eta hiru orduko doako onlineko saio teoriko-praktikoak eskaintzen ditu, jardunbide egokiak aztertzeko eta gogoeta egiteko arlo hauei buruzko 19 gairen inguruan: estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea, berrikuntza eta emaitzak.
2022ko azaroak 22 / 09:30etik 12:30era / online
Emaitzak. Lehiakortasuna, emaitza ekonomikoetatik harago

2022ko azaroak 24 / 09:30etik 12:30era / online
Supply Chain: Kudeaketa hornitzailearengandik bezeroarenganaino

2022ko azaroak 29 / 09:30etik 12:30era
Etengabeko hobekuntza. Enpresa etengabeko hobekuntzarantz bideratzea.

2022ko abenduak 2 / 09:30etik 12:30era
Berdintasuna. Zure enpresak berdintasun arloan egin behar duena

2022ko abenduak 13 / 09:30etik 12:30era / online
Kudeaketa ekonomikoa. Kudeaketa ekonomikoa emaitzen kontua baino gehiago da

 
 
Mikroenpresa Digitala Prestakuntza. Prestakuntza-ziklo berria.
Bi orduko doako ikastaroak dira eta talde txikitan egiten dira zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Lagungarri izango zaizkizu:
  • Zure markaren ospea eta zure negozioaren audientzia handitzeko: Twitter, LINKEDIN, INSTAGRAM I.
  • Crear una estrategia digital para atraer a tus clientes potenciales: eCommerce, Vídeo
  • • Zure balizko bezeroak erakarriko dituen estrategia digital bat sortzeko: eCommerce, Video Marketing, HUBSPOT CRM, Mailchimp, Blog korporatiboa, Web analitika, CANVA
  • Denborari gerra irabazteko zure negozioan eta zure bizitza pertsonalean hainbat tresna eta aplikaziorekin: TEAMS, Google Drive eta Calendar.
  • Zure negozioaren integritatea, konfidentzialtasuna eta disponibilitatea bermatzeko: DBLO-DBEO, TicketBAI, Zibersegurtasuna.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 [email protected]

Suskribapenaren baieztapena | Aldatu nire harpidetza | Eman izena eta jaso gure jakinarazpenak | Lege Oharra