Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
2024ko apirilak 24 | 08:30etik 16:35era | Tokia: Iberdrola dorrea (Bilbo)
Nork har dezake parte jardunaldian?
  • Hainbat sektore industrialetan (automobilgintzan, aeronautikan, energiaren sektorean, makina-erremintan eta abarretan) diharduten Euskadiko enpresek, baldin eta gaur egun dituzten enpresa-beharrei aurre egiteko EIKT enpresen zerbitzuak behar badituzte Industria Adimendunaren arloan. Hauek EIKT berri batzuen ezarpenean oinarrituko dira (Fabrikazio Aditiboa, Elkarlaneko robotika, Sistema ziberfisikoak, Errealitate Areagotua, Ikusmen Artifiziala, Errealitate Birtuala, Cloud Computinga, Big Data, Zibersegurtasuna, Adimen Artifiziala)
  • EIKT sektorean diharduten enpresek, sektore bereko edo hainbat industria sektoretako beste enpresa batzuekin harremanetan jarri nahi dutenek, Industria Adimendunaren arloan egon daitezkeen lankidetzak zehazteko helburuarekin.
 
 
2024ko martxoak 18 | 12:00etatik 15:00etara | Yimby Sota, Bilbo
Jardunaldian, sare adimendunen, eguzki-energiaren, energia biltegiratzearen eta energia eolikoaren arloko azpisektoreetan lan egiten duten enpresentzako eduki espezifikoak eskainiko dituzte eta, gainera, honako hauetarako aukera egongo da:
  • Australiako energia berriztagarrien sektoreko agintari eta eragile nagusiekin konektatzeko.
  • Australiako merkatuko negozio- eta lankidetza-aukerak aztertzeko.
  • Australian eragiketak finkatu eta hazten laguntzeko informazio estrategikoa lortzeko.
 
 
2024ko martxoak 20 | 09:30etik 11:30era | online
Saio honetan, Kubernetesen oinarrizko kontzeptuak ezagutzeaz gain, zure proiektuetan ezarri ahal izateko ideia baliotsuak eta adibide praktikoak ere jasoko dituzu. Zure aplikazioak hodeira migratzea, edukiontzietan oinarritutako aplikazio berriak garatzea edo, besterik gabe, Kubernetesen inguruko ezagutzak eguneratu nahi badituzu, hauxe da bide horretan liderrak direnekin batera egiteko aukera.
 
 
2024ko martxoak 20 | 10:00etatik 12:30era | Bizkaiko Teknologia Parkea. 204 eraikina
Lagun iezaguzu funtsezko harreman hau arakatzen eta AA sortzaileko zure sistemak optimizatzeko beharrezko tresnak lortzen. IT arloko liderrei, datu-adituei eta eraldaketa digitaleko arduradunei zuzenduta.
 
 
Adimen lehiakorra kanpo-merkatuetan - Nazioartekotzea
Adimen lehiakorreko zerbitzu aurreratua, erronkak eta aukerak identifikatzen dituena, bai eremu pribatukoak, bai kanpoan egindako inbertsio publikotik eratorritakoak: nazioarteko behatokia, txostenak, monitorizazioa eta joerak sektore estrategikoetan, hala nola automobilgintzan, energian, bioosasunean eta ingurumenean.
 
 
Industria Digitala laguntza-programa
Euskadiko enpresa guztientzako laguntza irekiak, produktuetan, prozesuetan eta zerbitzuetan EIKTen diagnostikorako edo ezarpenerako proiektuak txertatzeko. Proiektu horiek barne hartu dezakete Big Data, errealitate birtuala, Biki Digitalak, smart factory, eraginkortasun energetikoa kudeatzeko tresnak, merkataritza elektronikoa, biltegia kudeatzeko sistemak, enpresa kudeatzeko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa edo datuak epe luzean gordetzeko zerbitzuak.
 
 
Gauzatu Industria 2024 programa - Ibilgetuan inbertitzea
Honako hauek eskaintzen dizkizu Gauzatu programak:
  • Inbertsioaren % 35 arteko aurrerakin itzulgarriak instalazio berriak erosteko eta ekipatzeko, edo plantillara talentua gehitzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak...)
  • 200.000 € arte sortutako enplegu bakoitzeko, enpresa bakoitzeko 1,5 M€-ko mugarekin.
 
 
Indartu 2024 programa - Ibilgetuan inbertitzea
Indartu laguntza-programak egindako inbertsioaren % 15erainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza ematen du (gehienez 3 M enpresako). Inbertsio horiek produktuaren eraldaketa-prozesuan egindako hobekuntzei, gaitasunak handitzeari edo jarduera berriak garatzeari zuzenean lotuta daude. (*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 [email protected]

Harremanetarako

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: [email protected]. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz.

Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa