Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
2022ko urriak 26 eta 27 / Tokia: BEC – BILBAO EXHIBITION CENTRE Ansio-Barakaldo
  • Nazioartekotze arloko horizonte berriak plazaratuko ditu, hurbilketa espezializatuago batekin eta fokua jarriz 80tik gora herrialdetan.
  • Adituek munduko egoera geopolitikoaz duten ikuspegia partekatuko du.
  • Enpresen nazioartekotze-proiektuen diseinu onenez mintzatuko da.
  • Merkatu-nitxoetako liderren ikuspegia aurkeztuko du.
  • Enpresa eta proiektu bakoitzaren neurrira eginiko konponbideak eskainiko ditu.
  • Sektore estrategikoetara bideratutako tailerrak antolatuko ditu: Energia berriztagarriak, Osasuna-biozientziak eta Manufaktura aurreratua, beste sektore garrantzitsu batzuekin batera: Automobilgintza, M-E, Aeronautika eta IKTak.
  • Gune aproposak eskainiko ditu nazioarteko bokazioa duten proiektuen Networking-erako.
  • Nazioartekotze arloko etorkizuneko profesionalen talentua atzemango du.
 
 
2022ko azaroak 24 / 08:30etik 16:35era / Tokia: Iberdrola dorrea (Bilbo)
Nork parte har dezake jardunaldi honetan?
  • Sektore industrialetako (automobilgintza, aeronautika, energia, makina-erreminta eta abar) euskal enpresek, baldin EIKTen sektoreko enpresen zerbitzuren bat behar badute Industria Adimendunaren inguruan dituzten premiak asetzeko EIKT berriren bat inplementatuz (fabrikazio gehigarria, robotika kolaboratiboa, sistema ziberfisikoak, errealitate areagotua, errealitate birtuala, ikusmen artifiziala, Cloud Computing, Big Data, zibersegurtasuna).
  • Sektore industrial bereko edo antzekoetako beste enpresa batzuekin harremanetan jarri nahi duten EIKTen sektoreko euskal enpresek, Industria adimendunaren inguruko lankidetza-proiekturen bat zehazteko.
 
 
2022ko azaroak 4 / 09:30etik 11:30era / online
Jardunaldi honen helburua da ezagutzera ematea zein den bideo teknikoen ekoizpenaren egungo egoera: nolakoa den sorkuntza-prozesua hasieratik eta nolako abantailak eskura ditzakeen enpresak horrelako eduki digitalekin. Eta aurkezpen dinamiko baten bidez azalduko da zein kontzeptu hartu behar diren kontuan bideo teknikoak sortzen hasteko.
 
 
2022ko urriak 27 / 09:30etik 12:30era / Online
Jardunaldi birtual honetan hainbat nozio emango dira egungo negozioen ustiaketa kudeatzeko, negozio berriak aztertzeko eta etengabe hausnartzeko nola egokitzen den zure negozio-eredua aldaketetara eta inguruneko aukeretara.
Saioaren edukia:
  • Pentsamendu estrategikoa eta zuzendaritza estrategikoko prozesua.
  • Negozio eredua eta bere berrikuntza.
 
 
Industria Digitala programa
Industria Digitala programak eskaintzen dizu:
  • Urtean 18.000 euroraino zure enpresak behar dituen EIKTen diagnostikorako eta ezarpenerako.
  • Laguntza gaitasun digital berriak eskuratzeko eta gaitasun horiek produkzio-prozesuari aplikatzeko: lainoko zerbitzuak, Big Data, errealitate birtuala, Smart factory, fabrikazio gehigarria, gamifikazioa, merkataritza elektronikoa, produkzioa, analisia eta erabakiak hartzea, enpresen kudeaketako sistemak, Life cycle, telelana…
  • Laguntza pertsonalizatua industria adimendun bilakatzeko zure eraldaketa digitaleko prozesuan.
 
 
Zibersegurtasun Industriala programa
Zibersegurtasun Industriala programak eskaintzen dizu:
  • Itzuli beharrik gabeko 18.000 eurorainoko dirulaguntzak urteko eta enpresako.
  • Hornitzaile espezializatu baten laguntza zibersegurtasun arloko ekintza-plan pertsonalizatu bat aztertu eta prestatzeko.
  • Zibersegurtasun arloko ikuskapen bat egitea, eta erabiltzen edo garatzen duzun softwarearen zaurgarritasunak ezagutzea.
  • Informazio estrategiko edo sentikorra (datuak edo jabetza intelektuala) segurtatzea.
  • Zure enpresaren komunikazioen monitorizazioa babes-gailuen bitartez.
 
 
Adimen Artifizial Aplikatuko programa
Adimen Artifizial Aplikatuko programak eskaintzen dizu:
  • 100.000 eurorainoko laguntza Adimen Artifiziala aplikatu eta sustatzeko.
  • Algoritmo aurreratuen bidez garatutako aplikazio, konponbide eta zerbitzuak ezartzea.
  • Eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzea AA aplikatuz zure produkzio-prozesuetan.
  • Aholkularitza, ingeniaritza eta hardware eta software espezializatua eskuratzea Adimen Artifiziala aplikatzeko.
 
 
Renove Industria 4.0 programa
Renove Industria 4.0 programak eskaintzen dizu:
  • Laguntza ekonomikoa hardwarea eta softwarea erosteko. Gastuen % 25eraino edo 200.000 euro proiektuko, 100.000 eurorainoko mugarekin laguntza-ildo bakoitzeko.
  • Aholkularitza 4.0 Industriako proiektuetarako.
  • Sarbidea balio erantsi handiagoko merkatu industrialetara.
Gainera, programak bigarren ildo bat ireki du makineria aurreratu berria erosteko (softwarea edo hardwarea), baina makineria horrek ezin ditu ordezkatu lehendik dauden instalazioak, eta helburutzat izan behar du eraginkortasun energetikoko eta hobekuntza teknologikoko proiektuak inplementatzea.
 
 
Mikroenpresa Digitala Prestakuntza. Prestakuntza-ziklo berria
Laguntzak ematen ditugu inbertsioak egiteko enplegua mantentzera bideratutako aktibo finkoetan. Bi orduko doako ikastaroak dira eta talde txikitan egiten dira zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Lagungarri izango zaizkizu:
  • Zure markaren ospea eta zure negozioaren audientzia handitzeko: Twitter, LINKEDIN, INSTAGRAM I
  • Zure balizko bezeroak erakarriko dituen estrategia digital bat sortzeko: eCommerce, bideo marketina,
  • HUBSPOT CRM, Mailchimp, Blog korporatiboa, Web analitika, CANVA.
  • Denborari gerra irabazteko zure negozioan eta zure bizitza pertsonalean hainbat tresna eta aplikaziorekin: TEAMS, Google Drive eta Calendar.
  • Zure negozioaren integritatea, konfidentzialtasuna eta disponibilitatea bermatzeko: DBLO-DBEO, TicketBAI, Zibersegurtasuna.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 [email protected]

Suskribapenaren baieztapena | Aldatu nire harpidetza | Eman izena eta jaso gure jakinarazpenak | Lege Oharra