| Mikroenpresa digitala prestakuntza Mikroenpresak trebatzen ditugu, gai izan daitezen teknologien potentzial guztia aprobetxatzeko euren negozioan Doan parte hartu ahal izango duzu hainbat tailerretan: zibersegurtasuna indartzea, kudeaketa digitala, fakturazio elektronikoa, Interneteko presentzia, automatizazioa eta bezeroari zuzendutako errealitate birtuala… 2 orduko ikastaroak dohainik. Webinar formatuan eta zuzenean, Zoom plataformaren bidez. Talde txikia, zure zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Sare sozialak. Handitu zure markaren ospea eta zure negozioaren audientzia. Marketin Digitala. Sortu estrategia digital bat zure bezero potentzialak erakartzeko. Produktibitatea. Irabazi gerra denborari hainbat tresna eta aplikaziorekin. Produktibitatea. Irabazi gerra denborari hainbat tresna eta aplikaziorekin. Zibersegurtasuna. Bermatu zure negozioaren integritatea, konfidentzialtasuna eta disponibilitatea. | Kontsultatu ikastaroen agenda |
| Basque Tek Ventures Ekintzaileak bilatzen dira, esperientziadunak eta deep tech enpresa-abentura berri bati ekiteko gogoa dutenak Basque Tek Ventures ekimen berri bat da, oinarri teknologikoko enpresa berriak (deeptech) sortzen laguntzeko. Enpresa berri horiek Basque Research & Technology Alliance (BRTA) elkarteari atxikitako zentroen teknologietan oinarrituta daude. Profil ekintzaileek bete beharreko baldintzak: 01_ Ibilbide kontrastatua ekimen berritzaileak abiarazteko prozesuetan. 02_ Esperientzia Negozioen Garapenean eta funtsak atzemateko prozesuetan. 03_ Lidergorako eta komunikaziorako gaitasun handiak. 04_ Dedikazio osoa eskaini ahal izatea proiektuari. 05_ Programaren berezko baloreekin lerrokatzea: gardentasuna, diligentzia eta zorroztasuna. | Profila betetzen baduzu, idatziguzu! |
| Programa Industria Digitala Txertatu EIKTen diagnostiko edo ezarpen proiektuak zure produktu, prozesu eta zerbitzuetan, eta indartu zure balio-proposamena Industria Digitala programak eskaintzen dizu: Laguntza gaitasun digital berriak eskuratzeko eta gaitasun horiek produkzio-prozesuari aplikatzeko: lainoko zerbitzuak, Big Data, errealitate birtuala, Smart factory, fabrikazio gehigarria, gamifikazioa, merkataritza elektronikoa, produkzioa, analisia eta erabakiak hartzea, enpresen kudeaketako sistemak, Life cycle, telelana… Urtean 18.000 euroraino zure enpresak behar dituen EIKTen diagnostikorako eta ezarpenerako. Laguntza pertsonalizatua industria adimendun bilakatzeko zure eraldaketa digitaleko prozesuan. | Eskuratu orain zure enpresa digitalizatzeko laguntzak |
| Zutaz mintzo zaitez / gara. Euskal enpresa sustatzeko espazioa Nahi duzu zure enpresaz mintzatzea SPRI Taldearen komunikazio-kanaletan? Posible dugu zure enpresaz, zure proiektu berriez, zure lorpenez mintzatzea elkarrizketa, bideo, albiste eta abarren bidez, betiere kontuan hartuz zure premiak eta baita ere zuretzat potentzial eta interes handiena duten segmentuetara iristeko modu aproposena. Enpresa arloko gaiekin dugun afinitatea dela medio, kalitate handiko estekak sor ditzakegu Google eta beste bilatzaile batzuentzat, gure domeinuaren itzalari eta garrantziari esker. Horrela, zure webguneko trafikoa handitzen eta bere SEO posizionamendua bultzatzen laguntzen dizugu. | Zeure burua ezagutzera ematen lagunduko dizugu. Aski duzu guri idaztea |
|
Hemen da euskal enpresa | | SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 [email protected] |
Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: [email protected]. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz. Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa |
|